viernes, 18 de mayo de 2012

SCRATCH-a


       Bustillok aurreko astean ezagutzera eman zigun programa edo aplikazio honek harrituta utzi  ninduela onartu beharra daukat. Ez nuen haren berri eta datorkigun gazte generazioekin lan egiteko baliabide deigarria iruditu zitzidan. Egia da, bere zailtasuna duela eta ordua asko sartu behar direla programari zuku handia atera nahi izatekotan.  Hasiera batean, zaitasun hau gehiegizkoa zela iruditu zitzaidan, irakasleok 0tik hasita horrelako programa batekin lanean jartzea ez zela batere samurra pentsatu nuen. Dena den, denbora aurrera joan ahala gaitasunak lortzen joan nintzela nabarmentzean, sentsazio hori desagertzen joan zen.
    Nire ustez, Scratchak duen onurarik handiena, ikasleak, kontzeptuak kontestu esanguratsu eta motibagarri batean ikasten dituela da.  Eginez , pentsatuz, birsaiatuz, ezabatuz, erratuz e.a. haiek ere gaitasun horiek lortzen joango dira . Beraz, Scratch-ak dituen aukera anitzak kontutan hartuz, hezkuntzan lagun dezakeen baliabide egoki gisa ikusten dut.
         Honako bideo honetan ikusi daitekeenez, sortu daitezkeenak ugariak dira. Bertan 3 nabarmentzen dira:
1- Uraren zikloa nolakoa den sortu dute.
2- Ilargiaren faseak zein diren.
3- Aho osasuna.
      Honako metodologia hauek, aurretik esan bezala, ikaslearen motibazioan erabat eragiten dute. Gainera, metodologia honek, lan egiteko era honek, prozesuari ematen dio garrantzia. Egitean ikasten denari ematen dio garrantzia, bukaerako produktoa hobea edo okerragoa izan daitekela alde batera utziz.
          Nik, Scrach-a aplikazioa , adibidez, MULTIPLOAK lantzeko erabiliko nuke. Jolas bat sortuko beharko lukete , non zenbakiak " zerutik" jeitsiko liratekeen eta ikasleak, bakoitza bere multiplo kaxan sartu beharko lukeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario